Kartoizko kaxak manipulatzen ari diren esku batzuen lehen planoa.

Rafaela María Zentroa konprometituta dago desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta ikusgarritasuna bultzatzeko. Hori lortzeko ezinbesteko bitartekoa da gure kalitate handiko zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresen lankidetza. Horrela, lan produktiboetarako gaitu daitezen lortzen dugu, eta zeregin horiek gauzatzeko behar dituzten laguntza guztiak eskaintzen dizkiegu.

Zein lanetan lagun zaitzakegu?

  • Muntaketa elektrikoak
  • Muntaketa mekanikoak
  • Metal-arotzeria
  • Junturak egitea
  • Manipulatze industrialak
  • Inprimategirako manipulatzeak
  • Kartak eta publizitatea gutun-azaletan sartu eta etiketatzea
  • Materialak birziklatzea eta ordenatzea
  • Produktuak manipulatzea, enbalatzea eta etiketatzea
  • Kitak prestatzea
  • Kalitate-kontrola
  • Biltegietako zenbait zeregin
  • Produktuak manipulatzea eta sailkatzea
  • Produktu akastunak berrikusi eta erretiratzea
  • Biltegian ordenari eustea
  • Produktu-lerroak sailkatzea eta berrantolatzea
  • Piezei bizarrak kentzea
  • Produktuak biltegiratzea eta eskaerak prestatzea
  • Dokumentuak suntsitzea

Zure enpresan zerrenda honetan ikusten ez duzun prozesuren bat gauzatzen bada, jar zaitez gurekin harremanetan eta elkarrekin baloratuko dugu lan hori egiteko aukera.

45 urte baino gehiago Bizkaiko enpresekin lankidetzan gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko; bide horretan, kalitatezko lanak egiten ditugu, eta legezko obligazioak betetzen laguntzen dugu.

Kable elektrikoak manipulatzen ari den pertsona baten eskuen lehen planoa.