RMZ eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
Enpresak funtsezko bektorea dira; izan ere, eragile aktibo gisa jardun dezakete gizarte-proiektuetan parte hartuz eta inplikatuz. Enpresek zeregin garrantzitsua betetzen dute bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den gizarte bat eraikitzeko, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta integrazioa hobetzen lagundu baitezakete.
Asko dira gizarte-erantzukizun korporatiboko estrategiak diseinatuta dituzten enpresak, eta horrek onura ugari dakarzkie langileei eta bezeroei, hauek, besteak beste:
- Proiektu ilusionagarri eta motibatzaile bateko kide izateagatiko gogobetetasuna.
- Lan-giroa eta produktibitatea hobetzea.
- Langilea fidelizatzea.
- Enpresaren erreputazioa hobetzea.
- Talentua erakartzeko gaitasun handiagoa izatea.
- Kontsumitzaileak eta bezeroak fidelizatzea.
- Aintzatespenak, sariak eta bereizgarriak eskuratzeko aukera izatea.
- Lehentasuna izatea kontratazio publikoan eta dirulaguntzetan.
Emango diogu elkarrekin forma zure gizarte-proiektuari?
Zure enpresarentzat eta hura osatzen duzuen pertsona guztientzat izango da onuragarria guztiz soziala den proiektu honetan parte hartzea. Proiektuak balioa erantsiko dio zuen gizarte-erantzukizun korporatiboko estrategiari. Aukera hauek daude:
- Gurekin boluntario korporatibo bat egitea.
- Desgaitasuna duten pertsonek zuen enpresak antolatutako jarduera eta tailerretan parte hartzea.
- Rafaela María Zentroko produktuak eta zerbitzuak kontratatzea.
- Zure plantillan desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea.