Lau langileko enpresa bateko lan-bilera; langileetako batek desgaitasuna du.

Elkarlanean, elkarrekin hazten gara

Rafaela María Zentroan gure erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen dugu. Bide horretan, erabiltzaileek lan produktiboak egiten dituzte, eta lan horiek egiteko behar duten laguntza jasotzen dute. Enpresa bazara eta gure helburuak betetzen lagundu nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta jakin ezazu nola egin dezakegun lan zuretzat eta nola lagundu diezazukegun zure helburuak lortzen.

Gure bezero diren enpresekin urteetan gauzatutako lankidetzak erakusten du oso esperientzia aberasgarria dela bi aldeentzat; hala, enpresek gure gizartea hobetzen laguntzen dute, eta, guk, berriz, kalitate eta profesionaltasun handiko lana eskaintzen diegu enpresei.

Zure enpresari laguntzen diogu 1/2013 Errege Lege Dekretuak ezarritako obligazioak (42. artikulua) betetzen

Zure enpresak 50 langile baino gehiago ditu?

1/2013 Errege Lege Dekretuaren 42. artikuluari jarraikiz, 50 langiletik gorako plantilla duten enpresa publiko edo pribatuek kontratatutako pertsonen % 2k behintzat desgaitasunen bat izan behar dute. Zure enpresa talde horretan badago, guk lagunduko dizugu pertsona egokiak aurkitzen eginbehar hori betetzeko.

Legeak, salbuespenez, aukera ematen du eginbehar hori beste neurri batzuen bidez betetzeko. Kasu horretan ere, zure enpresarekin lankidetzan aritu gaitezke.

Merkataritzako kontratu bat edo kontratu zibil bat formalizatzea enplegu-zentro berezi batekin:

  • Lehengaiak, makinak, ekipamendu-ondasunak edo enpresaren ohiko jarduerarako behar diren bestelako ondasunak hornitzeko.
  • Enpresaren ohiko jardueratik kanpoko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak emateko.

Dohaintza bat edo babesletza-ekintza bat egitea, betiere diru-izaerakoa

  • Onura publikoko fundazio edo elkarte baten alde. Elkarte edo fundazio horrek xede sozialak izan behar ditu; esate baterako, desgaitasuna duten pertsonei lanbide-heziketa eskaintzea, laneratzen laguntzea, edo pertsona horientzako enplegua sortzea.

Otsailaren 20ko 290/2004 Errege Dekretuak ezarritakoa betetzen duen lan-enklabe bat eratzea

  • Enpresen eta enplegu-zentro berezien arteko akordioak arautzeko. Akordio horien bidez, desgaitasuna dutenei lan-munduan sartzen lagunduko zaie. Enplegu babestutik enplegu arruntera igarotzen ere lagunduko zaie, produkzio-ingurune normaletan lan egin dezaten.