Lege-oharraa
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak jakinarazten dizu www.centrorafaelamaria.es webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartea da —IFKa: G48074884; helbide soziala: Garbikunde Etxaldea, 1, 48015, BILBO (BIZKAIA)—. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan dago inskribatuta (erregistro-zenbakia: A. S. R. P. B. 00457). Hau da erakundearekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: centro@centrorafaelamaria.es.
Baldintzen xedea: Webgunea
Erabilera Baldintza Orokor hauen (aurrerantzean, Baldintzak) xedea da webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko modua arautzea. Baldintza hauen ondorioetarako, hauxe hartuko da webgunetzat: pantaila-interfazeen kanpoko itxura (modu estatikoan zein dinamikoan), hau da, nabigazio-zuhaitza; pantaila-interfazeetan nahiz nabigazio-zuhaitzean txertatutako elementu guztiak (aurrerantzean, edukiak), eta, hala badagokio, erabiltzaileei eskaintzen dizkion lineako zerbitzu edo baliabide guztiak (aurrerantzean, zerbitzuak).
Erabiltzailea eta erantzukizunen araubidea
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webgunera sartzeak, bertan nabigatzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du. Beraz, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webgunean nabigatzen den unetik, bertan ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, hargatik eragotzi gabe kasuaren arabera nahitaez bete beharreko araudia aplikatzea.
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori alderdi hauetara hedatuko da:
- Erabiltzaileak egiazko eta bidezko informazioa ematea ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak webguneko eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko erabiltzaileen eskura jartzen dituen inprimakietan.
- ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak erabiltzean, ez errespetatzea legeak, moralak, ohitura onek edo ordena publikoak xedatutakoa, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egin diezaiokeen beste edozein modutara jardutea.
Webgune honetara sartze hutsak ez du esan nahi inolako harreman komertzialik dagoenik ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen eta erabiltzailearen artean.
Indarrean dagoen legedia errespetatuz beti, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webgune hau bertara sar daitezkeen eta/edo bertan nabigatu dezaketen pertsona guztiei dago zuzenduta, haien adina gorabehera.
Webgunea Espainian bizi diren erabiltzaileei dago zuzenduta batez ere. ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du ziurtatzen Webguneak beste herrialde batzuetako legediak betetzen dituenik, ez osorik ez partzialki. Erabiltzaileak beste toki batean badu bizilekua edo helbidea, eta webgunean sartzea edo nabigatzea erabakitzen badu, bere erantzukizunpean egingo du, eta ziurtatu beharko du sarbide eta nabigazio horrek tokiko legeria aplikagarria betetzen duela. ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAEL MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du bere gain hartuko sarbide horrek eragin dezakeen ezein erantzukizunik.
Webgunera sartzea eta bertan nabigatzea: berme eta erantzukizunen salbuespenak.
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du bermatzen webgunearen jarraitutasuna, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna, ez eta bertako edukiena edo zerbitzuena ere. ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ahal duen guztia egingo du webgunearen funtzionamendua egokia izan dadin. Haatik, ez du bermatzen Webgune honetarako sarbidea etengabea edo akatsik gabea izango denik, eta ez du bere gain hartuko horren gaineko erantzukizunik.
Era berean, ez du bermatzen webgune honen bidez sar daitekeen edukiak edo softwareak akatsik edo kalterik eragingo ez dionik erabiltzailearen sistema informatikoari (softwarea eta hardwarea), eta ez du bere gain hartuko horren gaineko erantzukizunik. ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartea ez da inola ere erantzule izango webgunera sartzeak, bertan nabigatzeak eta hura erabiltzeak eragindako kalte edo galerengatik (sistema informatikoei eragindako kalteak edo birusak sartzeagatik sortutakoak barne hartuta, baina ez soilik).
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du bere gain hartuko, ezta ere, webgunearen erabilera desegokiaren ondorioz erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte-galeren erantzukizuna. Zehazki, ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik telekomunikazioetan izan daitezkeen erorketa, -eten, -huts edo -akatsengatik.
Esteken politika eta erantzukizun-salbuespenak
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du bere gain hartuko webgune honetako esteken bidez erabiltzailea sar daitekeen webguneen edukiaren ardura, eta adierazten du ez duela inola ere sareko beste gune batzuetako edukia aztertuko edo kontrolatuko. Era berean, ez du bermatuko bere jabetzakoak ez diren webguneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna, nahiz eta bere estekek webgune horietarako sarbidea eman.
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak adierazten du behar diren neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileei bere webgunean nabigatzeak eragin diezaiekeen kalte oro saihesteko. Ondorioz, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik erabiltzaileak Interneten nabigatzean jasan ditzakeen kalteengatik.
Erabiltzaileak edo hirugarren batek, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearena ez den webgune batetik hiperesteka bat egiten badu, jakin beharko du:
- Ezin dela webguneko eduki edota zerbitzurik erreproduzitu —ez osorik, ez partzialki— ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen berariazko baimenik gabe.
- Halaber, ez da onartzen ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webguneari buruz adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egitea, ez eta bertako eduki edota zerbitzuei buruz ere.
- Hiperestekaz beste, hiperesteka hori ezarrita dagoen webguneak ez du izango webgune honetako elementurik, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesten duenik, ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL erakundeak berariaz baimendu ezean.
- Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi harremanik dagoenik ACERMAS ASOCIACIÓN RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen eta hiperesteka hori egin den webguneko titularraren artean, ezta ere ACERMAS ASOCIACIÓN RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak webgune horretan eskaintzen diren eduki, zerbitzu edota jarduerak ezagutzen edo onartzen dituenik, eta alderantziz.
Modificaciones
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL beretzat gordetzen du, aldez aurretik oharrik eman gabe, bere webguneko edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, bai webguneko edukiei dagokienez, bai webgunea erabiltzeko baldintzei dagokienez.
Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onargarri den edozein modutan, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuekin baliozko moduan aldatzen ez diren bitartean.
Jabetza intelektuala eta industriala
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartea da, berez edo lagapen-hartzaile gisa, webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, bai eta bertan dauden elementuena ere, hala nola irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea, testua, markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, webgunearen funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako behar diren ordenagailu-programak, etab. Beraz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta arlo horretako Espainiako eta Europako Erkidegoko araudia aplikatuko zaie, bai eta gai horri buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak izenpetutakoak ere.
Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean xedatutakoari jarraikiz, espresuki debekatuta dago ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIALen baimenik gabe webgune honetako eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean komunikatzea, eduki horiek eskueran jartzeko modalitatea barne hartuta, merkataritza-helburuekin, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez badira. Erabiltzaileak ezingo du ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkartearen webgunean instalatuta dagoen ezein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu edo manipulatu.
Lege-ekintzak, legeria aplikagarria eta jurisdikzioa.
ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak beretzat gordetzen du webgunea eta edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik, edo baldintza hauek ez betetzeagatik, egoki iritzitako akzio zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena.
Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiaren araberakoa izango da. Baldintza hauek interpretatzean edota aplikatzean desadostasunak sortzen badira, alderdiek arbitrajearen mende jarri ahal izango dituzte beren gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo ahal izango dute, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. ACERMAS ASOCIACIÓN CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak Bizkaian (Espainia) du egoitza.