Familia funtsezkoa da pertsonaren garapenerako
Zentrora joaten den pertsonaren familia-ingurunearekin harremana izatea funtsezko faktorea da gure lanak arrakasta izan dezan, eta ezinbestekoa da pertsonaren bidelagun izateko prozesu osoan sortzen diren bizi-beharrei erantzuteko.
Familiek areagotu egiten dute gure lanaren balioa.
Izan ere, haiei esker, aurrerapenak ez dira zentrora soilik mugatzen; aitzitik, eguneroko bizitzan ere hauteman dira
Zergatik da garrantzitsua familiaren eta zentroaren arteko komunikazioa?
Funtsezko lankidetza
Komunikazio horrek aukera ematen digu familiak duen informazioa eta ikuspegia biltzeko, eta, horrela, laguntza-plan pertsonalizatuagoak egin ditzakegu (errutinak, indarguneak, zailtasunak eta interesak ezagutzea).
Ekintzak koordinatzen ditugu
Familiaren eta zentroaren arteko koordinazioari esker, pertsonak gurekin lantzen duenaren eta gero bere bizitza pertsonalean egiten duenaren arteko koherentzia bermatzen da.
Arrakasten protagonistakide
Bi aldeak elkarren osagarri dira prozesuan zehar. Desgaitasuna duen pertsonarentzat, familia da eguneroko bizitzako erreferentea, eta zentroak, berriz, prestakuntza- eta gizarte-baliabideak eskaintzen dizkio.
Zentroan laguntza emozionala ere eskaintzen diegu familiei, bai eta eskura dauden baliabide sozial, asistentzial eta ekonomikoei buruzko informazioa eta aholkularitza ere.