Plan bat pertsonako
Rafaela María Zentroan gure profesional-taldearekin koordinatzen ditugu pertsona eta haren familia eta ingurunea, Banakako Laguntza Planaren (BLP) bidez pertsona bakoitzaren gizarte eta lan-etorkizuna bideratzen lagunduko digun proiektu pertsonalizatu bat diseinatze aldera.
Helburu hauek lortzeko, pertsona bakoitzaren gaitasunak lantzen ditugu. Hala, etengabeko laguntza pedagogikoaren bidez, zereginak gauzatzen ikasten dute eta lanak egiten dituzte, betiere gure espezialista-taldearen gidaritzapean eta gainbegiradapean.
Ezagutu gure Banakako Laguntza Plana (BLP)
BLP tresnaren bidez, gure taldeak, pertsonarekin eta haren ingurunearekin batera, pertsona horren gaitasunak aztertzen eta baloratzen ditu, haren potentzialtasunak eta hobekuntza-arloak identifikatzeko eta helburuak lortze aldera jarraitu behar den ibilbidea zehazteko.
Plan hori ez da zurruna; aitzitik, prozesu malgu eta dinamikoa da. Aldian-aldian berrikusten dugu, eta egokitu egiten dugu, pertsonak eboluzionatu eta inguruneko aldaketekin elkarreraginean jarduten duen ahala.
Banakako Laguntza Planak (BLP) alderdi hauek jorratzen ditu bere ibilbidearen barruan:
Ebaluazioa eta orientazioa
Pertsona bakoitza bakarra da: indargune, behar, interes eta bizi-proiektu propioak ditu. Pertsonari buruzko informazioa biltzen dugu: gaitasunak, mugak, interesak, igurikimenak, familia- eta komunitate-laguntzako sarea.
Prozesu osoan zehar baloratzen dugu zer laguntza behar dituen. Horren arabera planifikatzen dugu pertsona horren prestakuntzaren edukia, planak barnean hartzen dituen arloetako bakoitzari dagokionez. Bide horretan, lan arloa eta autonomia pertsonala lehenesten ditugu, eta pertsona horrek gizartean aktiboki parte hartzea sustatzen dugu.
Gure gizarte- eta lan-orientazioko taldea adi dago:
- Helburu profesionalak identifikatzeko.
- Behar diren gaitasunak sustatu eta garatzeko.
- Etengabeko jarraipen indibidualizatua egiteko.
Prestakuntza
Funtsezko alderdia da, presente baitago garapen pertsonala eta trebakuntza soziolaborala etengabe hobetzeko prozesu osoan zehar.
Prestakuntzak, banakakoak zein taldekoak, modu teoriko eta praktikoan egiten dira, eta askotariko arloak barne hartzen dituzte: trebetasun sozialak, lan berrien ikaskuntza, teknologia berrietako prestakuntza, laneko arriskuen prebentzioa eta abar.
Pertsona etengabe prestatzen dugu, eta horretarako:
- Zeharkako prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua egiten dugu.
- Pertsonaren trebetasunak eta autonomia sustatzen ditugu.
- Prestakuntza-jarduera osagarriak baliatzen ditugu.
Zerbitzu okupazionala
Rafaela María Zentroaren zerbitzu okupazionala ikasketa- eta garapen-plataforma bat da, eta lan-merkatuan sartzen laguntzen du gure enplegu-zentro bereziaren bidez.
Gizarte-zerbitzuekin, familiekin eta egoitzekin koordinatuta gaude, bai eta lanbide-heziketako zentroekin ere, ikasleek gurekin praktika okupazionalak egin ditzaten. Gure zerbitzu okupazionalak lankidetza-hitzarmen bat du Bizkaiko Foru Aldundiarekin.
Gure profesional-taldea hainbat arlotako adituz osatuta dago. Adituok arreta integrala eskaintzen dute pertsonaren garapen kognitiboa eta trebetasunak sustatzeko.
Zerbitzu okupazionalaren bidez, hau eskaintzen diogu pertsonari:
- Erabat egokitutako integrazio-proiektu bat.
- Etengabeko prestakuntza: zereginak gauzatzen ikastea eta lanak egitea.
- Lan-merkatuan sartzeko aukera.
Enplegu-zentro berezia
Gure helburua da, lan-garapenerako banakako plan (LGBP) baten bidez, desgaitasuna duen pertsona lan-munduan erabat txertatzea, lan produktiboaren bidez bere bizi-kalitatea hobetu dezan.
Gure enplegu-zentro bereziak zerbitzuak eskaintzen dizkie gure enpresa-bezeroei, eta gizarte-erantzukizuneko konpromisoak betetzen ere laguntzen die.
Jarduera profesionala bultzatzeko unitateak ditugu, diziplina anitzeko talde batez osatuak; horrez gain, lankidetzan aritzen gara laneratzearekin zerikusia duten erakundeekin, hala nola Lanbiderekin eta Europako Gizarte Funtsarekin.
Lan-garapeneko banakako planak aukera ematen du:
- Lan-aukera egokituak eta ordainduak aurkitzeko.
- Trebetasun sozialak eta profesionalak hobetzeko.
- Enplegu arrunta lortu ahal izateko.
lankidetzan dihardu erakunde hauekin: