Pertsonei arreta integrala emateko, haien banakako gaitasunak sustatzen ditugu, bai lan-arloan, bai aisialdiaren arloan. Horretarako, helburuak sendotzen dituzten tailer eta jarduera programatuak planifikatzen ditugu urtean zehar, eta haien eskura jartzen ditugu.
Zer jarduera osagarri egiten ditugu?
-
Kultur jarduerak
Espazio komunitarioetan parte hartzeko aukera ematen dute, jakin-mina pizten dute, eta irudimena sustatzen. Oroimena eta arreta lantzera eta bizipen berriekin ikastera bultzatzen dute.
Besteak beste, kultur jarduera hauek egiten ditugu: bisita gidatuak erakusketetara, liburutegia, antzerki egokitua, zinema, museoak…
-
Jolas-jarduerak
Dibertitu eta motibatu egiten dute. Elkarrekintza, lankidetza eta arauen errespetua sustatzen dituzte. Oroimena eta kontzentrazioa suspertzen dituzte, eta koordinazioa eta psikomotrizitatea hobetzen.
Besteak beste, jolas-jarduera hauek egiten ditugu: zaldiekiko jarduerak, animaliak osatzeko zentroak, hondakinak berreskuratzeko zentroak…
Tailerren eskaintza ikasturte bakoitzean berrikusten eta eguneratzen da; beraz, aldatu egin daiteke urte batetik bestera. Hona hemen egiten ditugun tailerren adibide batzuk:
-
Eskulan-tailerra
Motrizitate xehea eta mugimenduen doitasuna hobetzen ditu. Sormena, kontzentrazioa eta zereginen plangintza sustatzen ditu.
-
Gimnasia-tailerra
Talde-jarduerak, gorputz-jarreraren hobekuntza eta mugikortasuna sustatzen ditu; modu horretan, eguneroko bizitzako zereginak egin ahal izatea errazten du.
-
Erlaxazio-tailerra
Antsietatea eta frustrazioa kudeatzen laguntzen du. Arnasketa-teknikek atsedena eta autokontrola errazten dituzte.
-
Musika-tailerra
Entzumen-pertzepzioa eta zentzu erritmikoa garatzen ditu. Zenbaitetan hitzez adierazi ezin diren sentimenduak bideratzeko aukera ematen du.
Jarduera osagarriak aukerakoak eta doakoak dira. Erabiltzaileek berek erabakitzen dute parte hartu nahi duten ala ez. Horrela, autonomia eta hautatzeko gaitasuna sustatzen dira