Pertsonei bizia erraztuz
Rafaela María Zentroak gure eskaintza zabaltzen duten zerbitzu osagarriak ditu familien kontziliazioa ahalbidetzeko eta erabiltzaileek bizitza autonomoagoa izan dezaten sustatzeko.
Garraio-zerbitzua
Zentroak garraio egokituko zerbitzu bat jartzen du erabiltzaileen eskura. Behar bereziak dituzten pertsonak lekualdatzen espezializatutako enpresa bat dugu azpikontratatuta.
Zerbitzuak plaza-kopuru mugatua du. Kontsultatu erabilgarritasuna eta ibilbideak. Gaur egun, bi ibilbide egiten ditugu:
Jantoki-zerbitzua
Menu osasuntsu eta orekatuak eskaintzen dituen jantoki-zerbitzu bat dugu. Nutrizionista batek diseinatzen ditu menuok, erabiltzaileen eskakizunak aztertu ondoren. Gure sukalde-taldeak egunero prestatzen du janaria geure instalazioetan bertan.
Osasun-arazoetarako edo elikadura-intolerantzietarako menu indibidualizatuak ditugu.