Pribatutasun-politika
1. Pribatutasun-politika eta datuen babesa
Indarrean dagoen legedian ezarritakoa errespetatuz, RAFAELA MARÍA ZENTROAk (aurrerantzean Webgunea ere deituko da) konpromisoa hartzen du behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko. Bildutako datuen arriskuari egokitutako segurtasun-mailaren arabera ezarriko dira neurriok.
Pribatutasun-politikak barne hartzen dituen legeak
Pribatutasun-politika hau Interneten datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen Espainiako eta Europako araudira egokituta dago. Zehazki, arau hauek errespetatzen ditu:
- (EB) 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO).
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (DPBEDBLO).
- 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duena.
- 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna
Hauxe da RAFAELA MARÍA ZENTROAN jasotako datu pertsonalen arduraduna: ACERMAS, Asociación Centro Rafaela María de Acción Social —IFZa/IFKa: G48074884—, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatua, erregistro-datu hauekin: A. S. R. P. B. 00457 zk. (aurrerantzean, tratamenduaren arduraduna).
Harremanetarako datuak:
- Helbidea: Garbikunde Etxaldea 1, 48015 Bilbo
- Telefonoa: +34 944 42 17 45
- Posta elektronikoa: centro@centrorafaelamaria.es
Datu pertsonalen erregistroa
DBEOn eta DBEDBLOn xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu gure fitxategian sartu eta tratatuko direla RAFAELA MARÍA ZENTROAK bere web-orrialdeetako formularioen bidez biltzen dituen datu pertsonalak. Tratamenduaren helburua izango da RAFAELA MARÍA ZENTROAren eta erabiltzailearen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izatea, erabiltzaileak betetzen dituen formularioetan ezartzen den harremanari eustea, edo erabiltzailearen eskabide edo kontsultaren bati erantzutea. Era berean, DBEOn eta DBEDBLOn xedatutakoarekin bat etorriz, eta DBEOren 30.5 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzekoa denean izan ezik, tratamendu-jardueren erregistro bat egingo da. Erregistro horretan, helburuen arabera zehaztuko dira gauzatu diren tratamendu-jarduerak eta DBEOn ezarritako gainerako inguruabarrak.
Datu pertsonalen tratamenduari aplikatu beharreko printzipioak
Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduak DBEOren 5. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 4. artikuluan eta hurrengoetan jasotako printzipio hauek bete beharko ditu:
- Zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioa: erabiltzaileari adostasuna eskatuko zaio beti, eta, aldez aurretik, argi eta garbi azalduko zaio zertarako biltzen diren datu pertsonalak.
- Helburua mugatzearen printzipioa: datu pertsonalak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako bilduko dira.
- Datuak minimizatzearen printzipioa: tratamenduaren xedeetarako behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak baino ez dira bilduko.
- Zehaztasun-printzipioa: datu pertsonalak zehatzak izan behar dira, eta eguneratuta egon behar dute beti.
- Datuak gordetzeko epea mugatzearen printzipioa: datu pertsonalak tratamenduaren helburuetarako behar-beharrezkoa den denbora-tartean soilik gordeko dira erabiltzailea identifikatu ahal izateko moduan.
- Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa: datuen segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatuko da haien tratamenduan.
- Erantzukizun proaktiboaren printzipioa: tratamenduaren arduradunari dagokio aurreko printzipioak betetzen direla ziurtatzea.
Datu pertsonalen kategoriak
RAFAELA MARÍA ZENTROAN tratatzen diren datu-kategoria bakarrak identifikazio-datuak dira. Inola ere ez dira tratatuko datu pertsonalen kategoria bereziak, DBEOren 9. artikuluaren zentzuan.
Datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria
Baimena da datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria. RAFAELA MARIA ZENTROAk konpromisoa hartzen du erabiltzailearen adostasun espresu eta egiaztagarria lortzeko haren datu pertsonalak helburu jakin batekin edo batzuekin trata daitezen.
Erabiltzaileak adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea izango du. Adostasuna kentzea hura ematea bezain erraza izango da. Oro har, adostasuna kentzeak ez du baldintzatuko webgunearen erabilera.
Kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo webgunearen edukiarekin lotutako arrazoiengatik, erabiltzaileak, galdetegien bitartez, bere datuak eman behar baditu edo eman baditzake, eta datu horietakoren bat ematea nahitaezkoa baldin bada kasuan kasuko eragiketa behar bezala gauzatzeko, inguruabar horren berri emango zaio erabiltzaileari.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak
Datu pertsonalak ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteak bildu eta kudeatuko ditu, webgunearen eta erabiltzailearen artean adostutako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko, erabiltzaileak betetzen dituen inprimakietan ezartzen den harremanari eusteko, edo erabiltzailearen eskaera edo kontsulta bati erantzuteko.
Era berean, datuak helburu komertzial pertsonalizatu, operatibo eta estatistikoetarako erabili ahal izango dira, bai eta ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkartearen xede sozialaren berezko jardueretarako ere; halaber, erauzteko, biltegiratzeko eta marketin-azterketak egiteko ere erabili ahal izango dira, erabiltzaileari eskainitako edukia egokitze aldera, bai eta webgunearen kalitatea, funtzionamendua eta nabigazioa hobetze aldera ere.
Datu pertsonalak lortzen diren unean, datuon tratamenduaren xede espezifikoen berri emango zaio erabiltzaileari; hau da, bildutako informazioa zertarako erabiliko den azalduko zaio.
Datu pertsonalak atxikitzeko aldiak
Datu pertsonalak tratamenduaren xedeetarako behar-beharrezkoa den denbora-tartean baino ez dira atxikiko. Gehienez ere 24 hilabetez gordeko dira, edo erabiltzaileak datuok ezerezteko eskatu arte.
Datu pertsonalak eskuratzean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio noiz arte gordeko diren datu horiek, edo, hori ezinezkoa bada, zer irizpide baliatu diren epe hori zehazteko.
Datu pertsonalen hartzaileak
Erabiltzailearen datu pertsonalak hartzaile edo hartzaile-kategoria hauekin partekatuko dira:
Google LLC – Mountain View, Santa Clara, Kalifornia 7753, Estatu Batuak Meta Platforms – 1 Hacker Way Menlo Park, CA 94025 Estatu Batuak
Tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzeko asmoa badu, datu pertsonalak eskuratzen diren unean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio zein hirugarren herrialdetara edo nazioarteko erakundetara transferitu nahi diren datuok, bai eta Batzordearen egokitasun-erabakirik dagoen ala ez ere.
Adingabeen datu pertsonalak
DBEOren 8. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 14 urtetik gorakoek soilik eman ahal izango diote adostasuna ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteari haien datu pertsonalak legez tratatzeko. 14 urtez azpikoen kasuan, haien gurasoek edo tutoreek eman beharko dute adingabearen datu pertsonalak tratatzeko adostasuna, eta tratamendu horrek, legezkoa izan dadin, gurasoek edo tutoreek zehazten duten helmena izan behar du.
Datu pertsonalen isilekotasuna eta segurtasuna
ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteak hitz ematen du behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dituela, bildutako datuen arriskuari dagokion segurtasun-mailaren arabera, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta transmititutako, kontserbatutako edo beste moduren batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea saihesteko, bai eta datu horiek baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea saihesteko ere.
Webguneak SSL (Secure Socket Layer) ziurtagiria du. Ziurtagiri horrek bermatzen du datu pertsonalak modu seguru eta konfidentzialean transmititzen direla, zerbitzariaren eta erabiltzailearen arteko datu-transmisioa, eta feedback-a, erabat zifratua edo enkriptatua baita.
Hala ere, RAFAELA MARÍA ZENTROAK ezin du bermatu Internet erasoezina denik, ez eta datu pertsonaletara iruzur eginez sartuko den hacker-ik edo bestelakorik egongo ez denik. Hori dela eta, nolabait urratzen bada datu pertsonalen segurtasuna, eta urraketa horrek pertsona fisikoen eskubide eta askatasunerako arrisku handia ekar badezake, tratamenduaren arduradunak konpromisoa hartzen du luzamendu bidegaberik gabe inguruabar horren berri emateko erabiltzaileari. DBEOren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, datu pertsonalen segurtasunaren urraketatzat jotzen da transmititutako, gordetako edo beste nolabait tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra deuseztatzea, galtzea edo aldatzea, edo datu horiek baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea dakarren segurtasun-urraketa oro.
Tratamenduaren arduradunak konfidentzialtzat joko ditu datu pertsonalak, eta konpromisoa hartuko du jakinarazteko eta legezko edo kontratu bidezko betebehar bidez bermatzeko konfidentzialtasun hori errespetatuko dutela bere langileek, bazkideek eta informazioa eskura dezakeen edonork.
Datu pertsonalen tratamendutik eratorritako eskubideak
Erabiltzaileak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aitortutako eskubide hauek ditu RAFAELA MARÍA ZENTROAren gainean eta, beraz, eskubideok baliatu ahal izango ditu tratamenduaren arduradunaren aurrean:
- Datuak eskuratzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkartearen eskutik jakiteko ea haren datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez eta, tratatu badira, eskubidea du izaera pertsonaleko bere datu zehatzei buruzko informazioa eta ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteak datu horiei ematen dien tratamenduari buruzkoa jasotzeko. Eskubidea du, halaber, datu horien jatorriari buruzko informazioa eta egindako edo aurreikusitako datu-komunikazioen hartzaileen ingurukoa jasotzeko.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak aldatu ditzaten, baldin eta datu horiek okerrak badira edo, tratamenduaren helburuak kontuan hartuta, osatu gabe badaude.
- Datuak ezerezteko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): Erabiltzaileak eskubidea du, indarreko legeriak aurkakorik ezarri ezean, bere datu pertsonalak ezereztu ditzaten, datu horiek jada ez badira behar bildu edo tratatu zirenean zeuden helburuen argitan; erabiltzaileak bertan behera uzten badu datuak tratatzeko eman zuen adostasuna eta tratamenduak ez badu beste lege-oinarririk; erabiltzaileak datuen tratamenduaren aurka egin badu eta tratamenduarekin jarraitzeko legezko beste arrazoirik ez badago; datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin bada; datu pertsonalak legezko obligazio bat betetzeko ezabatu behar badira; edo datu pertsonalak informazioaren gizarteko zerbitzuen bidez 14 urtetik beherako pertsona bati egindako zuzeneko eskaintza baten ondorioz lortu badira. Datuak ezerezteaz gain, tratamenduaren arduradunak, eskura duen teknologia eta hura aplikatzearen kostua kontuan izanik, arrazoizko neurriak hartu beharko ditu datu pertsonalak tratatzen ari diren arduradunei jakinarazteko interesdunak datu horietarako lotura oro ezerezteko eskatu duela.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko. Erabiltzaileak tratamendua mugatzeko eskubidea izango du, bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean; tratamendua legez kontrakoa denean; tratamenduaren arduradunak datu horiek jada behar ez dituenean baina erabiltzaileak bai, erreklamazioak egiteko; eta erabiltzailea datuen tratamenduaren aurka azaldu denean.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, erabiltzaileak eskubidea izango du tratamendu-arduradun bati helarazi dizkion datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta datuok beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere. Teknikoki ahal bada, tratamenduaren arduradunak zuzenean transmitituko dizkio datuak beste arduradun horri.
- Aurka egiteko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du ACERMAS, Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteak ez ditzan izaera pertsonaleko bere datuak tratatu edo hori egiteari utz diezaion.
- Tratamendu automatizatuan soilik oinarritzen den erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak sortzea barne: Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritzen den erabaki indibidualizatu baten xede ez izateko, profilak sortzea barne, baldin eta indarrean dagoen legeriak aurkakoa ezartzen ez badu.
Horrela, bada, erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu tratamenduaren arduradunari «RGPD-https://centrorafaelamaria.es /» erreferentzia txertatua duen idatzizko komunikazio bat bidalita. Bertan, honako hauek zehaztu beharko dira:
- Erabiltzailearen izena, abizenak eta NANaren kopia. Ordezkaritza onartzen bada, erabiltzailea ordezkatzen duen pertsona bitarteko beraren bidez identifikatu beharko da, eta ordezkaritza egiaztatzen duen agiria helarazi beharko da. NANaren fotokopiaren ordez, zuzenbideko beste edozein bide baliozko erabili ahal izango da nortasuna egiaztatzeko.
- Eskaera, eskaeraren arrazoi espezifikoekin edo eskuratu nahi den informazioarekin.
- Jakinarazpenetarako helbidea.
- Data eta eskatzailearen sinadura.
- Egiten den eskaera egiazta dezakeen agiri oro.
Eskabide hori eta erantsitako agiri oro helbide eta/edo posta elektroniko honetara bidaliko dira:
- Helbidea: Garbikunde Etxaldea 1, 48015 Bilbo
- Posta elektronikoa: centro@centrorafaelamaria.es
Hirugarrenen webguneetarako estekak
Webguneak hiperestekak edo estekak izan ditzake RAFAELA MARÍA ZENTROA ez diren eta, beraz, ACERMAS Asociación CENTRO RAFAELA MARÍA de Acción Social elkarteak kudeatzen ez dituen hirugarrenen webguneetara sartzeko. Webgune horien titularrek datuak babesteko politika propioak izango dituzte, eta berek izango dute, kasu bakoitzean, beren fitxategien eta pribatutasun-jardunbideen gaineko ardura.
Erreklamazioak kontrol-agintaritzaren aurrean
Erabiltzaileak uste badu, bere datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, arazoren bat dagoela edo indarrean dagoen legeria urratu dela, eskubidea izango du babes judizial eraginkorra izateko eta kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko, bere ohiko bizitokia edo lantokia duen edo ustezko arau-haustea gertatu den estatuan. Espainiaren kasuan, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia (https://www.aepd.es/) da kontrol-agintaria.
2. Pribatutasun-politika honen onarpena eta aldaketak
Erabiltzaileak irakurri beharra dauka pribatutasun-politika honetan datu pertsonalen babesari buruz jasotzen diren baldintzak, eta haiekin ados egon, bai eta bere datu pertsonalen tratamendua onartu ere, tratamenduaren arduradunak tratamendua egin ahal izan dezan, adierazitako moduan, epeetan eta helburuetarako. Webgunea erabiltzeak berekin ekarriko du webgunearen pribatutasun-politika onartzea.
bere irizpidearen arabera, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege-, jurisprudentzia- edo doktrina-aldaketa baten ondorioz. Pribatutasun-politika honetan egindako aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio berariaz jakinaraziko erabiltzaileari. Erabiltzaileari gomendatzen zaio orri hau aldizka kontsultatzea, azken aldaketen edo eguneratzeen berri izateko.
Pribatutasun Politika hau eguneratu egin zen manu hauetara egokitzeko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Posta elektronikoko bidalketen pribatutasun-politika
ACERMAS ASOCIACION CENTRO RAFAELA DE ACCIÓN SOCIAL elkarteak bidalitako mezu eta/edo fitxategi erantsi honetan jasotako informazioa konfidentziala/pribilegiatua da, eta hartzaileak/hartzaileek soilik irakurtzeko igorri da. Gogorarazten dizugu zure datuak ACERMAS ASOCIACION CENTRO RAFAELA MARÍA DE ACCION SOCIAL elkartearen tratamendu-sisteman sartu direla, eta, araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badira, datuok eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezerezteko (“ahaztua izateko eskubidea”), eta eramangarritasunerako, aurka egiteko eta errebokatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzula, datuen babesaren arloan indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen moduan. Horretarako, posta-helbide honetara bidali behar duzu eskaera: Garbikunde Etxaldea 1, 48015 Bilbo edo helbide elektroniko honetara: : centro@centrorafaelamaria.es
Mezu hau irakurri baduzu eta zu ez bazara adierazitako hartzailea, ezta mezu hau hartzaileari emateaz arduratu behar duen langilea edo agentea ere, edo mezua akats baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazten dizugu guztiz debekatuta dagoela eta legez kanpokoa izan daitekeela komunikazio hau zabaltzea, banatzea edo erreproduzitzea, eta arren eskatzen dizugu gertatutakoaren berri berehala emateko eta jatorrizko mezua goian adierazitako helbidera itzultzeko. Eskerrik asko.