Santa Rafaela Maríaren eskultura. Santaren biografia.

Santa Rafaela Maríaren biografia

Santa Rafaela María Porras y Ayllón (Kordoba, 1850 – Erroma, 1925), Rafaela María del Sagrado Corazón de Jesús izen erlijiosoagatik ezagunagoa, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Esklaboen Kongregazioaren sortzailea izan zen.

1850eko martxoaren 1ean jaio zen en, Kordobako Pedro Abad herrian. Ildefonso Porras alkatearen eta Rafaela Ayllón Castilloren alaba zen, eta hamaika anaia eta ahizpa bat zituen.
1850eko martxoaren 2an bataiatu zuten bere jaioterriko elizan.

Aita 1854an hil zitzaion, kolerak jota, eta ama, berriz, 1869an. 1874an, ahizpa Doloresekin batera, Kordobako Klaratarren komentura erretiratu zen bere erlijio-bokazioari buruz hausnartzera. Hurrengo urtean, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Ahizpen Elkartean sartu zen. Han hartu zuen Rafaela María del Sagrado Corazón izena.

Elkarte hori Sevillara lekualdatu zenean, bi ahizpak Kordoban geratu ziren, eta han, Ceferino González y Díaz Tuñón gotzaiaren laguntzarekin, Instituto de Adoratrices del Santísimo Sacramento e Hijas de María Inmaculada sortu zuten, kongregazioaren jatorria izango zena.

Elkarte hori sortu eta denbora gutxira, Andújarrera joan zen beste hamasei erlijiosorekin batera, eta, ondoren, Madrilera. Han, 1877an, onespena eman zien elizbarrutiak. Geroago, 1887an, Leon XIII .a Aita Santuak Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Esklaboen Kongregazioa onetsi zuen.

Hainbeste ziren Rafaela ahizparen bertuteak, non “haragi egindako umiltasun” gisa baitzen ezaguna.