Zure laguntzarekin, gehiago egiten dugu aurrera…
Zentroak ondo funtzionatzeko eta bizirik irauteko, funtsezkoa izan da eta da boluntario gisa gurekin musu-truk lankidetzan aritu diren eta aritzen diren pertsona askoren jarduna. Boluntario horiek funtsezko laguntza dira erakundea osatzen dugun pertsona guztiontzat.
Boluntariotzak balio ikaragarria sortzen du, bai zentroaren eguneroko zereginean, bai erabiltzaileei eskaintzen diezuen arretaren bidez helarazten duzuen giza alderdian. Zuen denbora partekatzeak konfiantza eta ongizate emozionala eragiten die erabiltzaileei, eta, gainera, oztopoak gainditzen eta taldean aktiboki parte hartzen laguntzen die.
Boluntarioek, beren denboraz gain, goxotasuna, lagunartea, gogoberotasuna eta gizatasuna ematen dituzte, eta, horrela, desgaitasuna duten pertsonen eta zentroaren bizitzak aberasten dituzte.