Bideoaren azalpena:
Bideoak Rafaela Maria Zentroko irudiak eta desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren jarduerak erakusten ditu.
Rafaela Maria Zentroko bideoaren irudia

Desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskaintzen diegu

Gizartean eta lan-munduan integratu daitezen, Banakako Laguntza Plan (BLP) baten bidez. Hala, aholkularitza espezializatua ematen diegu, eta familien bidelagun gara programaren fase guztietan.

Haien gaitasunak eta autonomia sustatzen ditugu

Talde espezializatu zabal baten laguntzarekin, aukera izan dezaten bizitza osotasunean bizitzeko eta beren kabuz moldatzeko banakako integrazio-prozesu horren bidez.

Zuen iritziak hauspotu egiten du gure lana

Leku hau lantoki bat baino askoz gehiago da, nire zati bat da, zoriontsu izateko nire modua dela ere esango nuke, naizen guztia ematera bainarama, eta munduaren aurrean beldurrik gabe azaltzen naizela erakustera. Ez dut hobea izan nahi; erakutsi nahi dut muga bat izan arren ni ere urrun irits naitekeela.

Bárbara
Zentroko erabiltzailea

Egin ohi dizkiguten zenbait galdera

Ez baduzu hemen aurkitzen bilatzen ari zaren erantzuna, jar zaitez gurekin harremanetan, eta atsegin handiz emango dizkizugu edozein gairi buruzko azalpenak.

Rafaela María Zentroarekin lankidetzan diharduten erakundeak

Logotipos de nueve entidades que colaboran con Centro Rafaela María para la integración sociolaboral de personas con discapacidad - Fundación Gondra Barandiaran, Fundación ADEY, Fundación Víctor Tapia - Dolores Sainz, Fundación Ireki, EHLABE, Banco de Alimentos, Euskalit, Obra Social Fundación “La Caixa”, Fundación Carmen Gandarias y Fundación Susana Monsma.