Zer da Rafaela María Zentroa?
Rafaela María Zentroa Bizkaiko desgaituak gizarteratzearen eta laneratzearen alde lan egiten duen zentro bat da. ACERMAS (Asociación Centro Rafaela María de Acción Social) irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuko kidea da.
Zerbitzu okupazionala eskaintzen dugu, eta enplegu-zentro berezi gisa jarduten dugu. Bide horretan, laguntza pertsonalizatua eskaintzen diegu pertsonei, haien inklusioa sustatze aldera. Horretarako, prestakuntza teoriko-praktikoa ematen diegu lan-merkatuan sartzen lagunduko dieten trebetasunak lor ditzaten.
Gure MISIOA
Desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonei eta haien familiei laguntzea eta babesa ematea euren gaitasunak eta autonomia sustatzeko, bizitza zoriontsu eta osoa izan dezaten, gizarteratzearen eta laneratzearen bidez. Horretarako, gure baliabide guztiak jartzen ditugu artatutako pertsona bakoitzaren zerbitzura.
- Lagundu
- Sustatu
- Gizarteratu
Gure IKUSPEGIA
Rafaela María Zentrotik lanean dihardugu desgaituentzako gizarte-arretaren arloan Bizkaian erreferente den zentro okupazional eta enplegu-zentro berezi izateko. Horretarako, zerbitzu profesional eta indibidualizatua eskaintzen dugu. Helburua da erabiltzaileei aukera eskaintzea beren gaitasunak ahalik eta gehien indartzeko, beren ongizate pertsonala eta soziala garatu dezaten eta beren familiek bizitza normalizatua izan dezaten. Hartara, gure aletxoa jartzen dugu gizarte justuagoa, inklusiboagoa, gizatiarragoa eta solidarioagoa eraikitzeko.
- Banakakoa
- Profesionala
- Ongizatea
Gure BALIOAK
Gure lanaren ezaugarri nagusia kalitatearekin, gardentasunarekin eta lankidetzarekin dugun konpromisoa da. Gure arreta errespetuan, berotasunean, duintasunean eta berdintasunean oinarritzen da.
- Mugak gainditzea
- Gizatasuna
- Ekitatea
jende guztiaren aldeko apustua
egoera guztietan