Santa Rafaela Maríaren erretratua, Jesusen Bihotzaren Esklabak kongregazioaren sortzailea izan zen, eta Rafaela María Zentroa martxan jartzeko inspirazioa.

Zer da ACERMAS?

ACERMAS (Asociación Centro Rafaela María de Acción Social) irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Rafaela María Zentroak Bizkaiko Lurralde Historikoko desgaituen integrazioaren alde lan handia egiten jarraitzea nahi duten pertsonek osatzen dute elkarte hori.

ACERMASek Rafaela María Zentroa du, eta bertatik garatzen ditu zerbitzu okupazionaleko eta enplegu-zentro bereziko jarduerak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren babesarekin.

Gure elkartea “onura publikoko” erakundea da 1999tik, eta “interes sozialekoa” 2016tik.

Elkartearen gobernu-organoak

Elkartea gobernatzeko eta administratzeko, Bazkideen Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea ditugu, kide anitzeko zuzendaritza-organo iraunkor gisa.

Zuzendaritza Batzorde hori zortzi elkartekidek osatzen dute, eta elkartearen interesak kudeatzeaz eta ordezkatzeaz arduratzen da, elkartearen estatutuei eta batzar nagusietan ezartzen diren xedapen eta zuzentarauei jarraikiz. Hauek dira kideak:

Lehendakaria

Isabel Real de Asúa Guinea

Lehendakariordea

María del Mar Hormaechea Abaitua


Idazkaria

Ignacio Imaz Ocharan


Diruzaina

Rafael Sáenz de Santa María Pombo

Batzordekideak

  • José Antonio Canales García
  • Ana Guzmán Gangoiti
  • Elisa Aguirrezabal Eguiluz
  • Begoña Alonso Gómez

BEALIA,
Servicios Técnicos y de Consultoría SL enpresaren ordezkaria.

1978tik ari gara lanean
errespetuaren, berdintasunaren eta inklusioaren alde

Elkartearen historia

Areetako (Getxo) Asociación Antiguas Alumnas Esclavas del Sagrado Corazón “Santa Rafaela María” elkarteak Rafaela María Zentroa eratu zuen 1978an, jarraipena emateko María Sortzez Garbiaren Kongregazioak Zorrotzan sortutako kontsultategiari eta hezkuntza bereziko eskolari. Zentro hori desgaitasuna duten pertsonen aldeko jarduerak sustatzen eta garatzen laguntzeko sortu zen.

Mercedes Arancibia Ama proiektu horri ekitera bultzatu zuen espiritua Santa Rafaela Maríak ezarritako gidalerroei jarraitzea izan zen: “errealitatearen eraldaketa indarberritzailea bultzatzea, giza eskubideak, justizia eta bakea errespetatuz”.

Bere ibilbide osoan zehar, Rafaela María Zentroa hazten joan da. 1990ean enplegu-zentro berezi bat ireki zuen, eta horrek aukera eman dio zentro okupazional gisa duen jarduera finkatzeko eta eskaintza dibertsifikatzeko. Gainera, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko hainbat programa eta jarduera jarri ditu abian.

Santa Rafaela Maríaren eskultura. Santaren biografia.

Santa Rafaela Maríaren biografia

Santa Rafaela María Porras y Ayllón (Kordoba, 1850 – Erroma, 1925), Rafaela María del Sagrado Corazón de Jesús izen erlijiosoagatik ezagunagoa, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Esklaboen Kongregazioaren sortzailea izan zen…

Ikusi osoa